Marruekos 2011
Aurten ere, abenduaren 25ean, Aritza, Zuku eta Taja Marokora joan ziren Peña-Txuri Surf Eskola, SD Ugeraga eta Sopelanako Udalaren laguntzaz. Oraingoan Kurri eta Gonzalo Legorburu joan ziren ere. Urtero moduan, bidaia honen helburua Sahara herriari kiroletako materiala eramatea izan zen. Taldea Dharlara heldu zen.
Iaz poliziarekin izandako arazoak aurten ez zituzten izan, baina errepresio poliziala oso argi nabaritzen zen.

Biztanleek, betiko legez, beso zabalik hartu zieten. Gabon zahar gaua beraiekin ospatu zuten eta baita Olentzeroz jantzi ziren ere.
Horretaz gain, metroko olatuak hartzen egon ziren bi asteetan zehar. Surfa egin ostean, hango fruta izan zen indarra bueltatzen zietena. Zuku izan zen egunero fruta erosten zuena. Atseden hartzeko lekurik aurkitzen ez zutenean furgonetan geratzen ziren.

Oraingoan ere, bueltatzeko gogoekin etorri ziren etxera.


