Eskola

Billabong Peña-Txuri Surf Eskola

Aldez aurretiko eskarmentua lagun, Billabong Peña-Txuri Surf Eskola berritu egin dugu. Eskaintzen ditugun zerbitzuak gaurkotu ditugu, egun gero eta gehiago diren adin guztietako surflarien nahi eta beharretara egokitu alegia.

Surfa gustuko eta gertutik ezagutu nahi dutenentzat Sopela abialeku behin-behinekoa da, horretarako erreferentzia gune izan baita betidanik. Testu-inguru horretan, hasiera apala izan bazen ere, surf eskolek kirolaren didaktika ondo asko lantzen dute, izan hasierako ikastaroak, izan hobekuntzakoak, izan konpetitzio mailakoak, eta adin guztietako zaletuei eskinitakoak.

Billabong Peña-Txuri Surf Eskolak, surfa irakasten urteak daramatzan arren, egia da azken urteotako eskaera handitu egin dela;  hori dela eta eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak moldatu ditu, behar berrietara egokituz. 1.000tik gora lagunek jotzen dute urtero gure eskolara. Egin kontu.

Billabong Peña-Txuri Surf Eskola ez da hutsetik abiatzen. Askok ezagun izango dute duela hogei bat urtetik, baita izendatzeko modu jatorra ere: Sopelako behialako eskola mitikoa. Nazioartean egun ezagun diren kirolari askoren eskola izan da Peña-Txuri.

Peña Txurik, hasiera-hasieratik Sopelako Udalaren laguntza jaso du eta Billabong kirol-marka ezagunaren babesa ere bai.